Egur-ezpala sortzeko makinaren zimendatzea 2017-03-20T11:06:25+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Egur-ezpala sortzeko makinaren zimendatzea.

→ Ingenieritza proiektuekin lankidetzan.
→ Zubialde S.A. paper-pasta ekoizpenerako fabrika,
Aizarnazabal (Gipuzkoa)
→ Gauzatze data: 2013-ko Uztaila

Zubialde S.A. paper fabrikarentzat hainbat lan burutu dira Ingnieritza barneratua duten proiektuekin lankidetzan. Honela, makina ezberdinei sostengu emango dien egitura eta zimendatze proiektu ezberdinak bideratu dira, baita dagozkien obra zibilak ere.

EGUR-EZPALA SORTZEKO MAKINAREN EUSKARRI EGITURA ETA ZULOAREN ZIMENDATZEA

Kasu honetan egur-ezpala sortzeko makina beraren zimendatzea eta baita eragingailuaren euskarri izango den egutira oinaren zimendatzea ere.

Makinaren neurriak haundiak ziren bainan gehiago oraindik eragingailuarenak. Eragingailuaren motorrak sekulako potentzia behar zuen eta horretarako motorraren euskarri izango zen egitura oinak neurri haundiak aurkezten zituen.

Tamaina horiek kontutan izanik baldintzarik nagusiena makinaren kokapen lekua izan zen, espacio murriztuan eta beste egitura batzuen presentziarekin. Baita aldameneko eraikinaren zimendatze zapatak aurkitu zirelarik ere.

Bainan proiektuaren atalik garrantzitsuena zimendatze egokia diseinatzea izan zen, hau da, eragingailuak sekulako karga dinamikoak ezartzen zituen zimendatze egituran, batez ere makina martxan jartzeko momentuan, eta diseinuak karga garrantzitsu horiek jasan behar zituen. Horregatik bai makinaren gorputza eta baita eragingailuarena ere eusten zen puntuetan hiru dimentsioetako armadura egiturak diseinatu ziren ainguratze bernoari jarraipena emanez eta honela  ainguraketaren sakonera erabat haundituz iraulketa kargak erraz jasanez.

Datuak

+info:

Etiketak: