Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoa E.I.T. 2017-03-20T10:33:50+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoa (E.I.T.)

Muxika Egurastokia kaleko 2. Eta 3. Atalondoak. Ormaiztegi (Gipuzkoa)

→ Azken Irizpena: Ebakuntza maila 4 eta 5 gradukoa.

→ Irisgarritasun baldintzak: Ez dira egokiak.

→ Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria: E Kalifikazioa

→ Txostenaren aurkezpen data: 2017-ko Urtarrila

1993.urteko etxebizitza eraikinak orokorrean kontserbazio gradu egokia aukerten zuen, izan ere aurretik hainbat patología arazo konpondu bait ziren, batez ere fatxada ezberdinetan aurkituriko hezetasun-presentzia eta begiratokietan bereziki. Gainera hainbat etxebizitzetan isolamendua ere egokitua izan zen barnekaldetik.

Hala eta guztiz ere, azken irizpenak garajeetan konpondu beharreko ur sarrera eta hezetasun arazoen inguruko ausnarketa egiten du, izan ere garajeetako paretetan aurkitu ziren zuloetatik ura sartzen bait zen barrura eta paretetako hezetasun maila haundia bait zen. Gainera gertaturiko aurreko uholdeak direla eta suiltzaileen eskuahartzearen beharra izan zuten. Hori dela eta eraikinak garajeetan 4 graduko ebakuntza mailaren beharra aurkezten du eta 5. gradukoa berriz eraikinaren beste ataletan dagokion mantenimendu plana betetzeko.

Eraikinak era berean ez du irisgarritasun baldintzarik betetzen eta ez du etorkizun hurbilean irisgarritasun hobekuntzarik egitea aurreikusten.

Efizientzia energetikoa ere hobetu daiteke eraikinean bai instalakuntzei dagokienean, oraindik aurki daitezkeen termo elektrikoak efizientzia egokia duten galdara berriez ordezkatuz eta baita bide batez aurki daitezkeen galdara zaharrak efizientzia haundiagoko beste galdara berri batzuez ordezkatuz ere. Hobekuntza ere lor daiteke fatxadetan lehioen zurgindegia aldatuz eta baita isolamnedu berria ere gehituz barnekaldetik etxebizitzetan. Hori de la eta eraikinak aurkezten duen efizientzia energetikoaren kalifikazioa E mailan aurkitzen da.