Eraikuntzaren beheko oinaren birgaitzea etxebizitza berria eraikitzeko 2017-03-21T20:02:51+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Eraikuntzaren beheko oinaren birgaitzea etxebizitza berria eraikitzeko

San Roke kalea 21. Durango (Bizkaia)

Helburua: Aintzinako eraikuntzaren erabilerarik gabeko beheko oinaren birgaitze proiektua etxebizitza berri bat eraikitzeko

Aurrekontuaren azterketa: 54.383,25 €

2011-ko Uztaila

Aurre-proiektu honetan etorkizuneko etxebizitza baten azterketa egin zen. Etxebizitza berria erabilerarik aurkezten ez zuen eraikin zahar bateko beheko oin batean kokatu beharra zegoen, erabat hutsa eta mantentze egoera kaskarrean.

Oinak forma erregularra zuen bainan albo batean espazioa murrizten zuen komunitatearen eskailera aurkitzen zen proiektuaren finkapena baldintzatuz. Aldiz, gelaren atzealdean kanpoko estalki baten azpian espacio erabilgarria haunditzen zen, non bezeroak logela nagusia ipintzeko nahia aurkeztu bait zuen.

Eraikinak barnean egurrezko egitura aurkezten zuen eta harri-hormaz jositako ingurua 

Eraikina, aintzinako baserri motakoa izaki, egurrezko zoru, habe, habexka eta zutabeak aurkezten zituen eta birgaitze proiektuak elementu hauetariko batzuk saneatzea eta beste batzu ordezkatzea eskatu zuen, izan ere gaisorik aurkitzen bait ziren hezetasunaren eraginez eta baita ere pipiak janda aurkitzen bait ziren. Ingurua sortzen zuten harri-hormak ere zati batzuetan konpondu beharrak izan ziren eta barnekaldetik izkutuan geratu ziren, isolamnedu gehigarria behar zuelako etxebizitzak, eta baita estetikoki baliorik ez zutelarik onartuta.

Estalkiaren egurrezko egitura berria logela nagusiarentzat 

Aztekaldeak, hau da, logela nagusia ipini nahi zen espazioak, birgaitze osoa behar izan zuen. Zoru eta paretak berritzeaz gain egurrezko estalki berria proiektau zen gerora ere luzatu eta kanpokaldean sortu nahi zen portxea dela eta.

Datuak

Kategoriak:

Etiketak: