Irispide eta pasabideeen sostengurako egiturak 2017-03-19T09:23:41+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Irispide eta pasabideeen sostengurako egiturak.

→ Ingenieritza proiektuekin lankidetzan.

→ Zubialde S.A. paper-pasta ekoizpenerako fabrika,

Aizarnazabal (Gipuzkoa)

→ Gauzatze data: 2012-ko Uztaila / Abuztua

 

Zubialde S.A. paper fabrikarentzat hainbat lan burutu dira Ingenieritza barneratua duten proiektuekin lankidetzan. Honela, makina ezberdinei sostengu emango dien egitura eta zimendatze proiektu ezberdinak bideratu dira, baita dagozkien obra zibilak ere.

SOSTENGU EGITURAK

Kasu honetan irispide eta pasabide ezberinentzako sostengu izango diren hainbat egitura proiektatzen dira, baita ere irisgarritasun eskailera ezberdinentzako ere. Gainera makina konkretu askorentzako euskarri izango diren egiturak ere aztertu dira.

Egitura hauen baldintza nagusia da, alde batetik arinak izan behar dutela eta bestetik batzuetan gune edo espacio txikietara egokitu behar izan direla eta beste batzuetan berriz luzera haundiko espazioak estali behar dituztela tarteko oin egituraik gabe, ibilgailuen sarrera erraztuz.

Egitura hauek ere noski dagozkien arautegia bete behar dute bai kalkuluetan, segurtasun neurrietan eta baita erabilgarritasunean ere.

Honela bada, pasabide horientzako proiektatzen den zoru edo itxitura materialak garrantzi haundia du. Adibidez, arreta haundia jarri behar da zein motako “tramex”-a ipintzen den altueran kokaturik dagoen pasabidean, hau da, kasu hauetan segurtasun sare-begia ipintzea oso garrantzitsua da bertatik erori daitezkeen objetuak ez daitezen bada erori, honela langilearen segurtasuna bermatuz.

Datuak

+info: