“Motzenea” baserriaren birgaitzea 2017-03-17T15:46:50+01:00

Proiektuaren Deskribapena

“Motzenea” baserriaren birgaitzea

Consejo kalea 35. Ituren (Nafarroa)
Helburua: Egurrezko estalki osoaren birgaitzea eta fatxada guztien garbiketa eta finkatze lanak.
Aurrekontua: 22.273,11 €
2011-ko Uztaila

Estalkiaren eta eraikinaren fatxada guztien kontserbazio eskasak eraikinaren birgaitze lan osoa eskatzen zuen.

Estalkiaren bai habe nagusiak eta baita zeharkako gapirio guztiak erabat hondatuak zeuden, heuren ahalmen mekaniko guztiak galdurik. Beraz elementu guzti hauek berriztea ezinbestekoa zen. Gainera fatxadako pareta eta estalkiaren arteko loturek ez zuten iada inungo zurruntasunik eta beraz luzekako galanda proiektatu zen perímetro osoan, heuren arteko lotura uztartzeko.

Fatxada guztien egoera kaxkarrak hainbat pareta zatien berrikuntza eskatu zuen, honela harri pieza asko berritu behar izan ziren pareta hauek osasuntsuagoak egiteko. Bainan pareta guzti hauen garbiketaren alderik erakargarriena Baztan edo Malerrekako kolore gorriko harri hori berreskuratzea izan zen, hain bereizgarria den harri hori ikustaraztea hain zuzen.

Eraikina Ondare katalogoan Izendatua

Baserria Ondare Katogoan izendatua egoteak eraikinaren hainbat ezaugarri mantentzea behartu gintuen, hala nola, eraikinaren altuerak, estalkiaren igotzearen ideia baztertuz, estalkiaren estaldura materialak eta batez ere teilatu-hegaletan aurkitzen ziren gapirioen marrazki esanguratsua, forma eta luzerak mantenduz. Fatxada nagusian aurreikusten zen ezkutua ere berreskuratu beharra zegoen noski.

Estalkiaren egitura berria

Estalki berriak 5 habe nagusi berri aurreikusten zituen, Izei egur motakoak eta gapirio guztien berriztapena. Habe nagusi berri hauek aldiz bertan iada zeuden zeharkako bi habe nagusietan aurkituko dute sostengu, izan ere kontserbazio egokia bait zuten eta. Honela habe berri eta zaharren arteko “elkarrizketa” erakargarri bat sortu zen, heuren testura eta kolore ezberdinketa dela eta. Loturek ere garrantzi haundia hartu zutelarik.

Estalkiaren birgaitze osoak, teilatu azpiko gelaren irekitzea ekarri zuen espazioari beste nortasun bat eskeiniz.

Datuak

Kategoriak: