Paper pasta biltzeko deposituen gainazaleko eta sakoneko zimendatzeak 2017-03-19T09:22:52+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Paper pasta biltzeko deposituen gainazaleko eta sakoneko zimendatzeak

→ Ingenieritza proiektuekin lankidetzan.
→ Zubialde S.A. paper-pasta ekoizpenerako fabrika,
Aizarnazabal (Gipuzkoa)
→ Gauzatze data: 2013-ko Otsaila

Zubialde S.A. paper fabrikarentzat hainbat lan burutu dira Ingnieritza barneratua duten proiektuekin lankidetzan. Honela, makina ezberdinei sostengu emango dien egitura eta zimendatze proiektu ezberdinak bideratu dira, baita dagozkien obra zibilak ere.

ZIMENDATZEAK

Kasu honetan bi tanga edo deposituentzako zimendatzeak burutu ziren. Batetik gainazaleko zimendatzea behar izan zuen depositu txiki batena, bere forma konkretuarekin oinplanoan bertan ere eragingailua kokatzeko, eta bestetik depositu haundi eta pisu haundiagoko batena, azken honek sakoneko zimendatzea behar izan zuena.

Sakoneko zimendatzeak 5 metro ingururainoko hondeaketa-lanak behar izan zituen, izan ere guneko lur kaxkarrak ahalmen mekaniko txarrak bait zituen deposituaren bai karga estatiko eta baita karga dinamikoak ere jasateko.

Hondeaketa lanen ondoren ziklope-hormigoizko lurrazpia burutu zen, azterketa geoteknikoaren txostenari kasu eginez, eta ondorengo zimendatze zapatak eraikitzeko. Honela, hormigoizko lau zapata eraiki ziren elkar gurutzatzen diren bi txarrantxen bitartez lotuak eta hauen gainean deposituaren lau hankak ezarriko liratekeelarik.

Zimendatze honen kalkuluan bi pisu mota hartu behar izan ziren kontuan, batetik depositu edo tanga beraren pisua, barnean biltzen den paper pastaren pisua ere gehituz, eta bestetik eragingailuaren pisu dinamikoa. Izan ere deposituaren azpiko egiturak eragingailu bat bait zeraman paper pasta mugitu eta ateratzeko.

Datuak

+info:

Etiketak: