ttiklik 2.0 2017-03-20T10:54:38+01:00

Proiektuaren Deskribapena

ttiklik 2.0 Elkargunea

Garmendia Otaola  kalea 5, behea. Beasain (Gipuzkoa)

Aktibitate komertziala: giza hezkuntza zentroa

Aurrekontua: 9.511,56 €

2016-ko Iraila

Proiektuak oinarrian espazio bakar eta erabilera anitzekoa eskatzen zuen, bertan giza hezkuntzari buruzko hainbat ekintza eta ikastaro egiteko, bai haur eta baita helduentzat ere.

Lokalaren haserako egoerak, eta espacio ireki eta bakarra lortzeko asmoarekin, barneko pareta ezberdinen eraisketa lanak eskatu zituen. Era berean alde bateko fatxadaren eraisketa partziala ere burutu behar izan zen arautegiak eskatzen duen irisgarritasun sarrera berria eraikitzeko.

Proiektuaren aurrekontua ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin, komunen barneko pareta berriak pladur erako materialez eraikiak izan ziren eta barneko estaldurak ere pinturaz soilik amaitu dziren, bainan nahikoak izan zirelarik espazioari beste itxura berri bat emateko.

Hala eta guztiz ere, zoruak protagonismo haundia eskuratzen du elkarguneak aurkezten dituen hainbat ikastaroetan, eta hori dela eta zoruari zegokion garrantzia eman zitzaion proiektuan egurrezko zoru berri bat jarriz, egurrak beti eskeintzen duen berotasun sentsazio hori finkatuz. Aldiz  kolore grisekoa aukeratu zen, izan ere kolore nabarmeneko pareta eta ispiluak bere lekua izan behar bait zuen lokalean, eta baita aurrekisten genituen kolorez beteriko aurrentzako ekintza altzariak ere jantziko bait zuten espazioa.

Lokalean hasiera batetik zegoen egurrezko atea mantendu egin zen, bere kolore naturalean gainera, kontraste interesgarria suertatuz, bai kolore eta baita testuran ere, gris kolore, kristaldun eta aluminiozko sarrera ate berriarekin.

Datuak

+info:

Etiketak: