Zerbitzu eta oficina eraikina landare-haztegientzat 2017-03-22T06:52:07+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Zerbitzu eta oficina eraikina landare-haztegientzat

Barranda. Murtziako eskualdea

Helburua: Landare-haztegi bati loturiko eta lagungarri izango zaion zerbitzu eta administraziorako ofizinak bateratuko dituen eraikina.

Aurrekontuaren azterketa: 54.383,25 €

Eraikitako azalera: 376,96 m²

Data: 2016-ko Urtarrila

Bezeroak nahitaezkoak ziren zerbitzu eta administraziorako ofizinen programa aurkeztu zuen bere beharren artean proiektua bideratzeko.

Eraikin berria landare-haztegiari lagungarri izango zitzaion elementu bat bezala proiektatu behar zen, eta era berean garraio kamioien sarrerari ere bidea ireki behar zitzaion materiale ezberdinen hartu-emana bideratzeko.

Proiektuaren ideia eta eraikinaren antolaketa 

Proiektuaren ideia oin bakarreko bi eraikin blokeen arteko lotura izan zen, bata landare-haztegiari zuzenki loturiko lan ekintzeei zerbitzu emango ziena eta besteak berriz administraziorako ofizina zerbitzuak eskeiniko lituzkeena. Bi eraikin bloke hauek haztegira irekiko lirateke beraien artean espacio bat irekiz eta bide batez garraio kamioiei harrera eginez, materiale eta produktuen hartu emana burutzeko. Honela eraikin bloke bat zuzenki haztegira lotua egongo litzateke eta ofizinen eraikin blokea berriz baztertu eta espazio ireki bat sortuko litzateke kamioien sarrera eskeiniz. Bi eraikin blokeen artean sorturiko espazio honek eguneroko aktibitate gehiena eskuratuko luke eta bien arteko lotura-gune bihurtuz.

Eraikuntza materialeak 

Eraikuntzarako materialeak mixtoak lirateke, hormigoia zimendatze eta estalkian agertuz eta altzairua euskarri zutabeetan.

Aldi berean fatxadetako kristalezko itxitura haundiek estetikoki landare-haztegiarekin bat etorriko lirateke eta haztegietan gertatu ohi den moduan argitasun naturala eraikinean barneratuz.

Datuak

Kategoriak:

Etiketak: