Zinta garraiatzailearen euskarri-zutabe nagusien zimendatzeak. 2017-03-20T06:48:33+01:00

Proiektuaren Deskribapena

Zinta garraiatzailearen euskarri-zutabe nagusien zimendatzeak.

→ Ingenieritza proiektuekin lankidetzan.
→ Zubialde S.A. paper-pasta ekoizpenerako fabrika,
Aizarnazabal (Gipuzkoa)
→ Gauzatze data: 2014-ko Ekaina

Zubialde S.A. paper fabrikarentzat hainbat lan burutu dira Ingnieritza barneratua duten proiektuekin lankidetzan. Honela, makina ezberdinei sostengu emango dien egitura eta zimendatze proiektu ezberdinak bideratu dira, baita dagozkien obra zibilak ere.

EUSKARRI-ZUTABEEN ZIMENDATZEAK

Kasu honetan zinta garraiatzailearen euskarri izango ziren bi zutabe nagusien zimendatze zapatak proiektatu ziren. Zinta garraiatzailea luzera haundikoa zen eta 15m-ko altueran kokatzen zen.

Makinaren euskarri zutabeak, zeinak ingenieritza espezializatuak diseinatuak izan ziren, nahiko sendoak ziren bainan zimendatze zapatek ordea zimendatze oinean sorturiko momentuen kargak jasan behar zituzten.

Beste baldintzetako bat zera izan zen: euskarri baten zimendatze zapata ondoko lur euskarri-paretaren zimendatzearen gainean kokatu beharra zegoen.

Behin zimendatze zapaten kargen banatze-azalerak kalkulatu zirenean, bi zimendatzeak bata bestaren gainean kokatzearen baldintzak honako konponbidea izan zuen: albo batera kokaturiko zimendatze habea proiektatu zen, sakonera haundiagokoa eta iraulketa momentuari aurre egiteko gaitasuna aurkezten zuena. Aldi berean bi zimendatzeak elkartzen zireneko azaleran, tartean,  erresistentzia haundiko “porexpan”-ezko xaflak ipini ziren, hauek gehienezko pisuak absorbatu eta euskarri-paretaren zimendatze zapatera ez transmititzeko.

Zinta garratzailearen euskarri-zutabeak zimendatze zapatetara lotzeko, altzairuzko ainguratze plakak proiektatu ziren bakoitzak 25mm-ko diametrodun lau ainguratze berno zituelarik. Ainguraketa hauek inolako arazorik gabe jasan dituzte sorturiko zamak.

Datuak

Etiketak: