profila 2017-03-16T15:10:52+01:00

Jakes Prados Artolak arkitekto autonomo moduan “ZELAIAK ARQUITECTURA, Proyectos, Gestión de Obras y Servicios Técnicos S.L.P.” sozietatea sortzen du bere lanbidean osoko zerbitzuak eskaintzeko.

Bere lana proiektu bakoitzak beharrezkoa duen soluzio edo konponbidea ematean datza, dagokion aurrekontura egokituz, xehetasun eta detaile guztiak zainduz eta beti  apaltasunean eta funtzionaltasunean apostua eginez.

Hirigintza eta arkitektura inguruko zerbitzu ezberdinak eskeintzen ditu baita ingenieritza barne duten osoko proiektuetan parte hartuz ere. Bere lan gehiena orain arte birgaitze proiektu eta eraikin lanetan espezializatu bada ere.

Era berean Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak (E.I.T.-ak) burutzen ditu, aurkezturiko eraikin patologia ezberdinen diagnostikoak burutuz eta dagozkion irtenbide egokiak proiektatuz, baita edozein Higiezinen Balioespenak baloratuz ere.

Halaber beste diziplina bat eskeintzen duten profesional edo leku ezberdinetako enpresekin kolaborazioa bilatzen du, elkarlanean proiektu bakoitzari merezi duen ahalik eta kalitate haundiagoko emaitzak eskeiniz.


Jakes Prados Artola 2007 urte geroztik Arkitektoa da. Bere ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan burutu zituen eta non karrera amaierako proiektuan nota bikaina lortu zuen. Proiektua Gipuzkoako Irun hirian kokaturiko estazio intermodalaren azterketan oinarritu zen.

Ikasketen azken urteetan praktikak burutu zituen ikasle bezala Javier Zubiria Sautu Arkitekto eta Hirigileak Donostian duen estudioan.

Bere unibertsitate ikasketak amaitu bezain laster Bartzelona hirira joan eta GRUP-IDEA diziplina anitzeko estudioan lanean hasteko. Bertan, eta arkitektura alorrean, proiektu eta lehiaketa ezberdinetan parte hartu zuen, bainan batez ere AMERIKAN NIKE kirol komertzio markaren denda berrien proposamenak burutuz eta baita banku entitate ezberdinen sukurtsal berrien proiektuak definitiz.

2009. urtean Gasteiz hirira gerturatu eta Gadalex Arquitectos estudioan hasten da lanean. Oraingo honetan antzinako eraikinen eraberritze proiektuetan parte hartuko du, komertzio lokalen eraberritze proiektuetan beharrezkoa duten Aktibitate Proiektuak burutuz eta baita komunitate portaleetan irisgarritasun eraberritze proiektuetan ere.
2012. urtean Zubialde S.A. paper ekoizpenerako enpresarekin elkarlanean hasiko da. Bertan paperaren sorkuntzaren inguruko eta ingenieritza barne duten arkitektura proiektuak burutuz eta baita dagozkien obrak zuzendu ere. Lan mota honek bere ohizko esparru lana zabaltzen lagunduko dio. Bere  zeregina papergintzarako ingenieritza eraikin proiektuetan integratzea izango da. Hala nola, beharrezkoak diren zimendatze proiektuak, obra zibilen azterketak eta ingenieritza makinentzat auskarri izango diren egitura planoak burutuz. Guzti hauei dagozkien irisgarritasun ibilbideak eta  mantenu pasarelak proiektatuz.

2013. urtean “Máster en Rehabilitaciones y Patologías de Estructuras” izeneko masterra burutuko du ZIGURAT E-Learning Plataformaren eskutik, 600 eskola-ordukoa eta urtebeteko luzaroarekin. Master horretan irakasle modura Bartzelona hiriko “Asociación de Consultores de Estructuras (A.C.E.)” deritzon elkarteko profesionalak izango ditu eta baita “Instituto de Estudios Estructurales (I.E.E.)” profesionalak ere. Master honetan 7,5ko nota aipagarria lortuko du. Master honekin patologia ezberdinei soluzio egokia emateko hezkuntza eskuratuko du.

Gainera, eta etengabeko prestakuntzan apostu eginez, “ARQUITASA (Sociedad de Tasaciones de los Colegios de Arquitectos de España S.A” deritzon elkartearen eskutik Higiezinen Balorazioen ikasketak burutuko ditu, baita Berme Tasazioen ingurukoak ere.

2016. urtean “ZELAIAK ARQUITECTURA, Proyectos, Gestión de Obras y Servicios Técnicos S.L.P” izeneko sozietatea sortzen du eta gaur egun sozietate honen izenpean eskeintzen ditu bere zerbitzu guztiak.